Aiantz edo Daiantz
Nafarroako izen bereko herriko familia (XIV-XV. m.) - Fernando. Karlos II.a erregearen kamarlengo eta Galipentzuko gazteluko jauna. - Karlos (XV. m.) Mendinuetako jauna izan zen. Joan II.a Trastamarakoaren zerbitzari eta Gaztelako erregearen kantzelari zen Fernando de Rojas preso hartu eta preso-trukaketa baten bidez, Zaragozan preso zegoen Karlos IV.a Bianako Printzea aske uztea lortu zuen. Erronkari, Lerin eta Zuhatzuko lurrak eta biziarteko pentsioa eman zion saritzat.
Atzera