Aiara (eskualdea)
Arabako IM-ko eskualde naturala, Bizkaiko mugan. Nerbioi eta Izalde ibaien goi-ibilguan dago. Amurrio, Aiara eta Okondo dira bertako udalerriak. Aiarako foruen arabera jaurerria zen (1373) eta bere Batzar Nagusiak, alkateak eta jauna zituen. 1841ean bertako udalerriak independente bilakatu ziren.
Atzera