Alsazia

Frantziako E-ko eskualde administratibo eta historikoa; 1.624.372 bizt. Hbru. Estrasburgo. Bas-Rhin eta Haut-Rhin dpdu.ek osatzen dute. Hiri nagusiak: Estrasburgo, Mulhouse eta Colmar. Klima kontinentala. Merkataritza eta industria garrantzitsuak (petrolio-errefinategia, hidroelektrizitatea, zentral nuklearrak). Meategiak. Ardoa. Karolinjioen inperioa desegin zenean, Lotarinjiaren menpe gelditu zen eta 870ean Germaniako erresumak bereganatu zuen. XV-XVI. m.etan Estrasburgo humanismoaren gune; bertan asmatu zuen Gutenberg-ek inprenta (1434). 1618-48: Hogeita Hamar Urteko gerrak hondatuta utzi zuen lurraldea. 1678: Frantziarena izatera pasatu zen ofizialki. 1871: Franko-prusiar gerran Alemaniak okupatua. 1919: Frantziak berreskuratu zuen. 1940-44 bitartean berriro Alemaniaren menpe.



Atzera