Amazonas (ibaia)
Hego Amerikako ibaia; 5.500-7.025 km-ko luzera (sorburutzat hartzen den adarraren arabera) eta 6 km-ko zabalera du zenbait unetan. Peruko Andeetan jaio eta Ozeano Atlantikoan itsasoratzen da. Adar asko ditu, 1.100 baino gehiago. Garrantzitsuenak Negro, Japura , Madeira, Tapajos, Xingu eta Tocantins. Munduko ur-emari handieneko ibaia da (200.000 m3/s) eta arrorik zabalena duena (7.050.000 km2). Brasil, Guyanak, Venezuela, Kolonbia, Ekuador, Peru eta Bolivia estatuak hartzen ditu arroak. Itsasgorak ibaiaren azken 1.000 km-etan du eragina. Casiquiare ibaiaren bidez, Orinocorekin elkartzen da. Amazonasek 20-25 eta 80 m bitarteko sakonera du eta nabigagarria da Andeetatik ateratzen denetik. Bokalean 240 km-ko estuarioa eratu da, eta uharte ugari daude.
Atzera