Anda Salazar, Simon

Politikari arabarra (Subilana, 1709 - Filipinak, 1770). Jurista ospetsua eta Manilako Entzutegiko lehendakaria izan zen (1761). Ingelesek Manila hartu eta Andak, Filipinetako kapitain jeneral karguarekin, armada bildu zuen ingelesen aurka egiteko (1763). Ingelesak bota eta Filipinetako gobernadore egin zuten (1764-70). Gobernadore izan zen garaian administrazioa berrantolatu, legeak eguneratu, nekazaritza bultzatu eta gotorlekuak sendotu zituen.



Atzera