Argia (astekaria, 1980-)
Informazio orokorreko euskarazko astekaria, 1980an Donostian sortua. Zeruko Argia izeneko aldizkari historikoaren jarraitzailea da. Urte horretan kaputxinoen eskuetatik hartu zuen hori gazte-talde batek; kemen handiz berritu eta zabaldu egin zuen, informazio-astekari moderno bihurtzeraino. Gaur egun euskarazko astekaririk zabalduena da.
Atzera