Arizona

EEBBetako HE-ko estatua; 295.259 km2 eta 3.665.228 bizt. Hbru. Phoenix. IE-an Coloradoko goi-lautadak; gainerakoa basamortua da ia dena. Mea-baliabidetan aberatsa: kobrea, urrea, zilarra, zinka eta beruna. Nekazaritza (kotoia, zitrikoak eta zerealak). Turismo-gunea (Arroila Handiko parke nazionala). Hiri nagusietan (Phoenix, Tucson) goi-teknologiako industria. Amerindiarrak, lur antzuko erreserbetan bizi dira. 1848an, Mexikok EEBBen esku utzi zuen eta 1912an estatu bilakatu zen.



Atzera