Arotzarena, Sauveur

Euskal idazle eta erlijioso baxenabartarra (Isturitze, 1892 - Baiona, 1966). Eskualduna aldizkariko kolaboratzaile eta zuzendaria izan zen. Euskal historia eta kultura aztertu eta ipuinak, irakurgaiak, itzulpenak eta Grammaire Basque liburua idatzi zituen. Eusko Ikaskuntzaren VII. Biltzarrean, euskarak literatur testuak itzultzeko dituen baliabideez hitz egin zuen (1947). Baionako katedraleko kalonje izendatu zuten (1953), beti euskara eta euskal kulturaren alde lanean segitu zuelarik.



Atzera