Arozena Arregi, Fausto

Historialari eta idazle gipuzkoarra (Donostia, 1896-1980). Gaztetatik agertu zuen historiarekiko zaletasuna; Gipuzkoako Diputazioko artxibozain egin zuten (1927). Bertan artxibotegia miatu eta txukuntzeaz batera, Gipuzkoako historia gai nagusitzat harturik idazlan kritiko eta zehatzak ondu zituen: Narraciones folklóricas, 1924; Serapio Mujikarekin eginiko Guía de Guipúzcoa, 1931; La casa de los Zumalacárregui, 1948; Nuestra pequeña historia, 1961; Guipúzcoa en la historia, 1964. Bere lan gehienak gaztelaniaz egin bazituen ere, euskaraz Paper zaharretan begira, Guda kontu edo Urte Berri poema prestatu zituen. -Javier. Pintore gipuzkoarra (Donostia, 1935), aurrekoaren semea. Bizkarrondo, Tapia eta Grazenearekin batera Ur taldeko partaidea da. Abangoardia bazterturik, pintura sentikorra egiten du; paisajista nabarmena da, nahiz eta bodegoiak ere pintatzen dituen.



Atzera