Arrats beran
Lauaxetaren olerki-bilduma (1935). Erromantizismoaren gehiegizko eragina alde batera utzi eta sinbolismora igaro zen, zenbaitetan abangoardia gogorrenaren eragina ere aurki dakioke. Gaiak ez dira orijinalak, beste norbaitengandik hartu eta bertsotan ematen baitzituen, baina forma aldetik aldaketa garrantzitsuak egin zituen. Hizkera poetiko berri baten bila dabilela, erregistro askotako hiztegia erabili zuen eta oso deskripzio zinematografikoak ditu.
Atzera