Arroxela
fr. La Rochelle. Frantziako hiria, Charente-Maritime dpdu.ko hbru., Poitou-Charentes eskualdean, Atlantikoaren ertzean; 73.744 bizt. Arrantza- eta merkataritza-portua. Eraikuntza mekanikoak eta arrain-kontserbak. Artzapezpikutza. Portu zaharreko sarreran XIV. m.ko bi dorre; XV.ean beste bat eraiki zen itsasargi modura. Ehun Urteko gerran portuak garrantzi handia izan zuen. 1419an tropa gaztelauek ingelesak garaitu zituztenean, euskal itsas gizonak portu honetako merkataritzaz jabetu ziren.
Atzera