Atxukarro, Seberino

Arkitekto bizkaitarra (Bilbo, 1841 - Paris, 1910). Alzola eta Hoffmeyer-ekin batera Bilboko lehen zabalgunearen proiektua garatu eta abiarazi zuen (1876). San Fernando Akademiako kidea izan zen eta lehiaketa eta erakusketa ugaritan epailea izan zen. Bilboko Santiago elizako dorrea, Bermeoko kasinoa, Bilboko "Terminus" hotela eta, Federico Bordarekin elkarlanean Bermeoko ospitalea egin zituen.



Atzera