Bertrand

Pertsonaia lapurtarra (? - 1169). Lapurdiko bizkondea (1124-69). Fortun Gartzes Arberoako bizkondearen Atharesa alabarekin ezkondutakoan Arberoako bizkonde bihurtu eta Lapurdi eta Arberoako lurraldeak elkartzea lortu zuen. Aragoi eta nafarroako Alfontso I.a erregeak Baiona setiatu zuenean, Bertrand bertako buru zen eta ateak ireki zizkion sar zedin (1130).



Atzera