Bozue
Enirio-Aralar inguruko mendiak ustiatzeko mankomunitatea, Gipuzkoako Goierriko eta Amezketa aldeko hainbat herriren artekoa. Bi zatitan banatuta zegoen: Bozue Nagusia edo Amezketakoa (Abaltzisketa, Amezketa, Baliarrain, Ikaztegieta eta Orendainek osatua) eta Bozue Txikia edo Ordiziakoa (Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Gaintza, Itsasondo, Lazkao, Legorreta, Ordizia eta Zaldibiak osatua). Gaztelako errege Enrike III.ak Joan Amezketari eman zizkion lur horiek (1400); mankomunitateko kideek ez zuten onartu nahi izan eta akordio baten bidez Joan Amezketari berrerosi egin zizkioten (1409). Mendeetan zehar arazoak eta tirabirak izan badira ere, gaur egun arte iraun du. Alkate guztiek osatutako batzarrak kontrolatzen du eta lehendakaria Ordiziakoa da.
Atzera