Britania
Erromatarrek eta grekoek Britainia Handiari emandako izena. K.a. I. milurtekoan zehar zelta britoiek inbaditu zuten eta bertan tribu ugari finkatu ziren. Batzuek Londresko eskualdea kontrolatzen zuen erresuma belgikarraren aurka borroka egin zuten. Erromatarrak, Zesar buru zela, K.a. 55ean hasi ziren uhartea konkistatzen eta Agrikolak mendebalde eta iparraldea (gaur egungo Eskoziako Highlandseraino) konkistatu zituen (77-83). Hala ere, erromatarren aurkako altxamenduak etengabe izan ziren. 407an erromatarrek, barbaroen inbasioak zirela eta, uhartetik alde egin zuten.
Atzera