Burdin gerrikoa
Espainiako Gerra Zibilaren garaian, Bilbo inguruan sortutako gotorleku-sistema (1936). Sortu berria zen Euzko Jaurlaritzaren aginduz eraikia, Plentzian hasi eta Bilbo inguratuz Muskizko San Julian ingururaino iristen zen: Bilbotik 20 bat km-ra zegoen. Lubaki, alanbrada, metrailadore, behatoki eta bidexkaz osatuta zegoen. Bilboren defentsaren oinarria izan nahi zuen; baina erraz hautsi zuten Francoren aldeko indarrek, Larrabetzu aldetik 1937ko ekainaren 11n. Handik zortzi egunera erori zen Bilbo. Gerrikoaren eraikuntzaren akats tekniko-militarrek eta obren injineru izan zena etsaiengana pasatu izanak erraztu egin zuen gotorleku-sistema hau gainditzea.
Atzera