Bustinza, Florentzio

Mediku eta ikertzaile bizkaitarra, jaiotzez ingelesa (Liverpool, 1902 - Madril, 1982). Farmazia eta Natur Zientzietan doktore eta hainbat unibertsitatetan biologia, nekazaritza eta fisiologiako irakasle izan zen. Euzko Jaurlaritzako nekazaritza-aholkularia izan zen. Medikuntzaren inguruko ikerketa asko egin zituen, batez ere penizilinaren eta antibiotikoen inguruan; berauei buruzko hitzaldi asko eman eta liburu ugari idatzi zituen (Contribución a la Historia de la Penicilina; De Pasteur a Fleming. La Penicilina y los Antibi-ticos antimicrobianos; Diez a-os de amistad con Sir Alexander Fleming). Mundu osoan ibili zen bere ezagutzak eta ikerketak azaltzen. Madrilgo Natur Zientzietako eta Zientzia Zehatzetako Erret Akademiako kide izan zen (1959). Alexander Fleming zientzialariaren laguna izan zen; berau Madrilgo Natur Zientzietako honoris causa doktore egin zutenean, sarrera-hitzaldia egin zuen (1948).



Atzera