Dix, Otto

Pintore eta grabatzaile alemana (Gera ondoan, Turingia, 1891 - Singen, Konstantza ondoan, 1969). Espresionismotik dadaismora iragan, eta Objektibotasun Berria mugimenduko artista aipagarrienetakoa izan zen. Gerra, sexua eta giza irudia izan ziren bere gai nagusiak; kolore hotzak eta bortitzak erabili zituen.



Atzera