Turingia

al. Thüringen. Alemaniako erdialdeko land-a; 16.251 km2 eta 2.684.000 bizt. Hbru. Erfurt. Turingiarren erresuma frankoen erresumaren menpe gelditu zen VI. m.an. IX. m.an Germaniako erresumara bildu eta dukerri bihurtu zen. 1130: landgraverri bilakatu zen. XV. m.: Saxoniaren menpe gelditu zen printzerri txikitan banaturik. Printzerriok errepublika bilakatu ondoren (1918), batu eta Turingiako estatua sortu zuten 1920an eta land bihurtu zen 1933an. 1946: Alemaniako Errepublika Demokratikoaren menpe gelditu zen. 1952ko banaketa administratibo berriak land-a deuseztatu egin zuen. Bi errepublika alemaniarrek bat egin ondoren (1990), berriro ere land bilakatu zen.



Atzera