Egileor, Dugen

Tenore bizkaitarra (Bilbo, 1877 - Buenos Aires, 1952). Injineru-ikasketak egitera Bartzelonara jo zuenean, Euskal Orfeoiko zuzendariak Milanera bidali zuen kantua ikastera. Bartzelonako Liceu antzokian bere lehen opera kantatu (1905) eta ondoren, besteak beste, Bilbon, Milanen, Erroman, Venezian, Parisen eta Korfu uhartean kantatu zuen, betiere arrakasta handia lortuz. Teknika handiko kantaria zen; "Kantuaren printzea" deitu zioten. Opera klasikoko obrak eta Usandizaga, aita Donostia eta Garbizuren obrak tartekatzen zituen.



Atzera