Etxeandia, Jose

Euskaltzale bizkaitarra (Ibarrangelua, 1897 - Durango, 1976). Durango eta Comillas-en eliz ikasketak egin eta Zuzenbide Kanonikoan doktoratu zen. Euskaltzale gartsua zen eta gerraondoko lehen bertso-saioak eratzen lagundu eta hainbat txapelketatako epai-mahaikoa izan zen. Zenbait liburu idatzi zuen: La persecución roja en el Pa's Vasco (1945), Kristi-au-Ikaskuntza (1947), Domund Domekan euskaldun guztiak euki bear daben asmoa (1950). Tavira aldizkari elebiduna sortu eta zuzendu zuen (1959). Euskaltzain urgazlea izan zen 1916.az geroztik.



Atzera