Euripides

Poeta tragiko grekoa (Salamina, K.a. ~480 - Pela, Mazedonia, 406). Jende arruntari arreta handiagoa ipini zion jainkoen eta heroien handitasunari baino. Berrikuntza teknikoak ziren musika lagungarria eta bertso-egitura ez ohizkoak erabili zituen; arreta handia zuen janzkeran eta eszenaratzean, eta koruari protagonismoa kendu zion (Ziklopea, Altzestes, 438; Medea, 431; Hipolito, 428; Andromaka (~426), Hekuba, ~424; Emakume erregutzaileak, ~422; Emakume troiarrak (415), Ifigenia Tauriden, 414; Elektra, 413; Helena, 412; Emakume feniziarrak, 409; Orestes, 408; Bakanteak, 405).



Atzera