Euskal Irrati Telebista (EITB)

Euskal Autonomi Elkarteko irrati-telebisten erakunde publikoa; Ramon Labaien Kulturako sailburuak eragindako proiektua, Eusko Legebiltzarrak lege bereziaren bidez legeztatua (1982-V-20). Gaur egun lau irrati-emisore ditu EITBk: Euskadi Irratia, Radio Euskadi, Radio Vitoria eta Euskadi Gaztea (aurrena eta laugarrena euskaraz, eta beste biak gaztelaniaz). Telebista-kateak bi ditu: ETB1 euskaraz eta ETB2 (1986an sortua) gaztelaniaz.



Atzera