Everest

tibeteraz Txomolungma, nepaleraz Sagarmata. Munduko mendirik altuena, Himalaia mendikatean, Nepal eta Tibeteko mesetaren arteko mugan; 8.848 m. 1980ko maiatzaren 14an, J.I. Lorentek zuzendutako euskal espedizioko Martin Zabaleta, Pasang Temba sherpa lagun zuela, izan zen Everest-eko gailurrera iritsi zen lehen euskalduna.



Atzera