Himalaia
Asiako mendikatea, munduko garaiena, Indus eta Brahmaputra ibaien artean; 2.800 km-ko luzera. Pakistan, Kaxmir, India, Tibet (Txina), Nepal eta Bhutango lurraldeak hartzen ditu. 8.000 m-tik gorako hamalau gailur daude, eta munduko mendirik garaienak: Everest (8.848 m), Kangtxenjunga (8.585 m), Makalu (8.470 m), etab. Gailur hauek aspalditik erronka izan dira mendizaleentzat.
Atzera