Indus

Asiako H-ko ibaia. Tibeten jaio, Kaxmir eta Pakistan zeharkatu eta Omango Itsasora isurtzen da; 3.040 km. Ura hidroelektrizitatea sortzeko eta ureztaketarako erabili ohi da. Indus ertzean zibilizazio ez-indoeuropar bat loratu zen K.a. III. milurtekoan eta K.a. II. milurtekoaren erdialdera arte iraun zuen. Hiri-arkitektura (Mohenjo-Daro) garatu zuten eta oraindik deszifratzerik lortu ez den idazkera piktografikoa erabili zuten.



Atzera