Gabriel

Frantziako arkitekto-familia. Erregearen arkitektoak izan ziren eta klasizismoa landu zuten. - Jacques (1630-1686). Choisy-le-Royko gaztelua eraiki zuen. - Jacques-Jules (Paris, 1667-1742), aurrekoaren semea. Parisko Biron jauregia (Rodin museoa gaur egun) eraiki zuen. - Jacques-Ange (Paris, 1698-1782), aurrekoaren semea. Arkitekturako Akademiako zuzendaria 1742an. Luis XV.aren erregealdiko eraikuntza-proiektu nagusietako zuzendaria. Versaillesko Opera eta Parisko Luis XV.a plaza (g.e. Concorde) eta Eskola Militarra egin zituen.



Atzera