Gaudí, Antonio

Arkitekto eta eskultore katalana (Reus, 1852 - Bartzelona, 1926). Erdi Aroko arte bizantziar, musulman, gotiko eta mudejarra uztartuz, estilo eklektikoa eta guztiz pertsonala egin zuen. Art nouveau-ren maisu eta arkitektura espresionistaren aitzindaria izan zen: apezpiku-jauregia (Astorga, 1887-93), Güell parkea (Bartzelona, 1900-14). Familia Sainduaren eliza (Bartzelona, 1883-bukatzeke).



Atzera