Golan
Siriako HM-ko eskualdea, Jordan ibaiaren ondoan. Sei Eguneko gerran (1967) Israelek bereganatua; 1973an Siria eta Israelen arteko borrokaleku izan zen. 1981ean Israelgo parlamentuak, NBE eta Siriaren eskaerei uko eginez, Israelgo lurralde aldarrikatu Golan eta israeldar kolonoak ezarri zituen. Israel eta Siriaren arteko negoziazioetan, arazo bizienetakoa da Golango eskualdea.
Atzera