Herkules

Mitologia erromatarreko heroi erdi-jainkoa. Italiako H-an finkatutako grekoengandik izan zuten erromatarrek K.a. IV. m.an Heraklesen mito grekoaren berri. Ezaugarri berriak erantsiz, erabat latindartu zuten, izen eta guzti; nekazaritzaren eta armadaren jainkotzat ere hartu zuten. Artista askoren inspirazio-iturri izan da. Ik. Herakles.



Atzera