Herran Tejada, Fermin
Euskal idazle eta kultur eragile arabarra (Gesaltza, 1852 - Bilbo, 1908). Zuzenbidean doktoratu zen. Foruak kentzeak eragin handia izan zuen beragan eta geroztik buru-belarri ekin zion euskara zabaldu eta suspertzeari. Gasteizen Revista de las Provincias Eúskaras literatur aldizkaria sortu zuen (1878). Biografoa, literatur kritikaria eta histori liburuen egilea izan zen: Echegaray, su tiempo y su teatro, 1880; Apuntes para una historia del teatro español antiguo, 1888, eta Bilbao contemporáneo, 1907. Biblioteca Vascongada sortu zuen Bilbon 1896an eta garaiko intelektualen pentsamendua jaso zuen 62 liburukitan (1896-1902). Hizlari gisa nabarmendu zen eta Espainiako Historiako Akademiako kidea izan zen.
Atzera