Hilobi Saindua
Jerusalemgo kristau-basilika eta santutegi nagusia. Lehen eliza Konstantino Handia enperadoreak eraikiarazi zuen Jesus hil eta hobiratu zuten tokian (~326-35). Hainbatetan suntsitu eta berreraikitako eraikina, gurutzatuek birmoldaketa osoa egin zuten XII. m.an; gaurko basilika ordukoa da funtsean, baina berrikuntza asko izan ditu. Katolikoen eta greko ortodoxoen eskuetan dago bere gaineko ardura. Beste eliza batzuek ere (koptoek, siriarrek, armeniarrek) basilikan beren elizkizunak egiteko eskubidea dute.
Atzera