Historiak

Herodoto-ren obra (K.a. V. m.), 9 liburukitan banatua. Mediar gerrak kontatzearekin batera, Persia eta Greziaren arteko lehia eta bertakoen usadioak, sinesteak, erakundeak eta eguneroko bizitza deskribatzen ditu. - K. Tazito-ren obra (~106-09). Galba enperadorearen azken egunetatik hasi (69) eta Nerva-ren izendapena bitarteko (96) enperadore erromatarren historia idatzi zuen. Garai hartako azterketa historikorik onena da.



Atzera