Iruņerria

Nafarroako harana (Iruņeko mer.); 245.796 bizt. Antsoain, Atarrabia, Bara-ain, Beriain, Burlata, Iruņea eta Uharte-Arakil udalerriek; Galar, Itza, Oltza eta Zizur zendeen zati batek; Etxauribar, Aranguren, Eguesibar eta Noaingo zati batek eta Tiebasko kontzejuak osatzen dute. Erreniega eta Alaitz mendizerrak ditu H-an. Arga ibaiak IE-tik HM-ra zeharkatzen du; Elortz, Ultzama, Xulapain eta Arakil ibaiak ere bertakoak dira. Klima submediterranearra du. Nekazaritza (zerealak, zuhainak, olibondoak, patata), basogintza (pagoa, pinua, artea, ametza). Iruņea eta inguruetan (Burlata, Bara-ain, Antsoain, Atarrabia, Uharte, Zizur, Noain) industria oso garatua dago eta zerbitzuak ere bertan daude kokatuak.



Atzera