Istanbul,
lehen Konstantinopla eta antz. Bizantzio. Turkiako hiri eta itsas portu nagusia, Marmararen ertzean, Bosforo itsasartean; 7.331.927 bizt. Hiriaren I-an portua eta merkataritza-gunea daude eta H-an antz.ko hiria. Aldiriak Bosforo itsasartearen ertzetan daude. Portu garrantzitsua. Turkiako kultur hbru. da (unibertsitateak, argitaletxeak). Turismoa. 1453-1923 bitartean Otomandar inperioaren hbru. izan zen. Lehen Mundu-Gerraren ostean, 1923an, Turkiako errepublikak hiriburua Ankarara aldatu zuen. Arte grekoa, erromatarra eta bizantziarra nahasian ageri dira hirian, baina otomandar artea da nagusi. Monumentu garrantzitsuenak hiriaren H-an daude (Santa Sofia basilika, Suleiman-en XVI. m.ko meskita, Meskita Urdina). Museo arkeologikoak.
Atzera