Jaso, Joan

Pertsonaia historiko nafarra (1455-1515), San Frantzisko Xabierkoaren aita. Xabierko jauna zen bere emaztearen, Maria Azpilikuetakoaren, aldetik. Bolognako Unibertsitatean zuzenbidean doktoratu zen (1470) eta agramondarren bandoan kargu politiko-administratibo garrantzitsuak izan zituen: Konptu-ganbarako entzule eta errege-finantzen buru (1472), Gorte Nagusiko alkate (1476) eta Errege-Kontseiluko kidea (1483). Joan II.aren eta Frantzisko Feboren zerbitzari leial izan zen, baina Katalina eta Joan III.aren erregealdian izan zituen kargu garrantzitsuenak. Errege-enbaxadore zela, Gaztelarekiko bakea mantentzen saiatu zen. Fernando Katolikoa erregetutakoan honen zerbitzura jarri eta Errege-Kontseilari izaten segitu zuen (1512). Relación de la descendencia de los Reyes de Navarra y de las demás casas principales del dicho Reyno liburua idatzi zuen.



Atzera