Jeremias
Itun Zaharreko lau profeta nagusietako bat (Anatot, K.a. ~650 - Egipto, K.a. ~580). Judeako erresumaren amaieraren eta Jerusalemgo gainbeheraren lekuko izan zen (587). Bere predikuaren bidez, juduak prestatu eta indarberritu zituen erbestaldian espiritua eta elkartasuna gorde zitzaten. Jainkoaren eta Israeldarren arteko itun berria iragarri zuen. Itun Zaharreko liburuetako batek profetaren izena darama.
Atzera