Joan III.a Albretekoa
(?, ~1477 - Monein, 1516). Nafarroako errege ezkontidea, Nafarroako Katalina erreginaren senarra; 1486an ezkondu ziren, baina ez ziren erregetu 1494 arte. Alain Albretekoaren semea zen. Politikarako gaitasunik ez zuen eta Frantzia, Gaztela eta Aragoiko erregeen erasoen menpe ibili zen. Fernando II. a Katolikoaren eraso bati aurre egin ezin eta Nafarroa Beherera ihes egin behar izan zuen (1512). Luis XII.aren laguntzaz Nafarroa birkonkistatzeko ekintza prestatu zuen; Nafarroan sartu eta Iruņea setiatu zuten, baina tropa gaztelauei laguntza iritsi zitzaienean atzera egin behar izan zuen. Atzera egite honetan, gipuzkoarrek Belateko guduan eraso zioten; jasandako porrotaren ondoren Frantziara ihes egin behar izan zuen. Bigarren ekintza bat prestatu zuen, baina ez zuen emaitza onik lortu eta Biarnora ihes egin zuen.
Atzera