Joan II.a Kasimiro edo Kasimiro V.a

(Krakovia, 1609 - Nevers, 1672). Poloniako erregea (1648-68). Ekialdeko Ukrainaren autonomia onartu behar izan zuen; Suediak Livonia anexionatu zuen, Errusiak Errusia Zuria eta Ukrainako zati bat bereganatu zituen eta Prusian Brandenburg-eko hauteslearen subiranotasuna onartu zuen. Abdikatu eta Frantziara erretiratu zen.



Atzera