Joan IV.a Zorionekoa

(Villaviciosa, 1604 - Lisboa, 1656). Portugalgo erregea (1640-56). Portugesak espainolen aurka altxatu eta Joan, Bragantzako dukea (1630-1640), hautatu zuten errege, horrela Bragantzako dinastiari hasiera emanez. Gaztelako armada garaitu zuen (Montijo, 1644) eta nederlandarrak bota zituen Pernambucotik eta Angolatik.



Atzera