Joana Ark-ekoa, Santa

Heroi nazional frantsesa (Domrémy, 1412 - Rouen, 1431). Frantzia eta Ingalaterraren arteko Ehun Urteko gerran (1337-1453), bere herria salbatu behar zuela zioten zeruko ahotsak entzun omen zituen. Poitiers-en zaldun izendatu ondoren, ingelesek setiatuta zeukaten Orléans askatzea lortu zuten frantsesek, Joanak gidatuta (1429). Paris hartu nahian zebilela, borgoniarrek preso hartu eta ingelesei saldu zieten. Heresiaz salatu, heriotza-zigorra ezarri eta sutan hil zuten. Karlos VII.ak agindutako argitze-prozesuaren ondoren (1456), baliogabeturik geratu zen 1431ko epaia.



Atzera