Joana Enrikez Nafarroakoa

(Torrebalton, 1425 - Tarragona, 1468). Joan II.a Trastamarakoaren bigarren emaztea eta ondorioz, Nafarroako erregina (1447-68) eta Aragoikoa (1458-68) izan zen. Joan II.ak Joana izendatu zuen erregeordekide Bianako printzearekin batera eta aita eta semearen arteko liskarrak areagotu egin ziren. Gerra zibila piztu zenean senarraren alde eta semearen aurka azaldu zen Joana. Aragoiko Alfontso hildakoan Joan II.a eta Joana erregetu egin zituzten (1458). Bianako Printzea hil zenean Fernando II.a Katolikoa egin zuten Kataluniako erregeorde eta Joana Enrikez arduratu zen agintaritzaz.



Atzera