Joana Eroa
(Toledo, 1479 - Tordesillas, 1555). Gaztelako erregina (1504-55), Errege-erregina Katolikoen alaba eta Austriako artxiduke Felipe Ederraren emaztea. Neurastenikoa izaki, bere aita Fernando eta bere senar Feliperen artean gobernatzea hitzartu zen (1505). Senarra hil zitzaionean (1506), guztiz gaixotu zen eta ez-gauza zela erabaki zuten. Gaztelako "komuneroen" alde azaldu zen. Karlos V.a semeak ordezkatu zuen.
Atzera