Joana Manuel, Doņa

Pertsonaia historiko bizkaitarra (?, 1339 - Salamanca, 1383), Bizkaiko XIX. anderea (1366-71) eta Gaztelako erregina (1369-79). Enrike II.a Trastamarakoarekin ezkondu eta senarraren alde borrokatu zen beti. Toron preso egon ondoren (1356), Zaragozara jo zuen Aragoiko Pedro IV.aren babesera; ondoren, Frantzian gorde zen. Gaztelara itzuli, Toledoko setioan parte hartu (1367) eta Gaztelako erregina egin zuten (1369). Joana eta Enrikeren seme zen Joan I.a Gaztelako erregea eta Bizkaiko XX. jauna izan zen.



Atzera