Kennedy
Jatorri irlandarreko politikari estatubatuarrak. - John Fitzgerald (Brookline, Boston ondoan, 1917 - Dallas, 1963). Diputatu eta senadore demokrata izan zen. EEBBetako lehendakari izendatu zuten 1960an. Berrikuntza sozialak ezarri zituen beltzek jasaten zuten arraza-diskriminazioa eragozteko ahaleginean, eta espazioa aztertzeko programak azkartu zituen. Fidel Castroren aurkako politika erasokorra egin zuen beti, Kuba blokeopean ezarri eta era guztietako oztopoak ipiniz. Azkenik, Kubatik misil sobietarrak kentzea lortu zuen (1962). Vietnamgo gerra hasi eta gordindu egin zuen. Hil egin zuten. - Robert (Brookline, Boston ondoan, 1925 - Los Angeles, 1968), aurrekoaren anaia. Senadore demokrata izan zen (1964) eta lehendakarigaia zelarik Kaliforniako hauteskunde primarioak irabazi zituenean, hil egin zuten.
Atzera