jatorri
iz. 1. Belaunez belaun datorren norbaiten nahiz zerbaiten aurretikoen segida. Gipuzkoarrak jatorriz direla pilotari gain gainekoak. 2. Zerbaitek hasiera duen, zerbait sortzen den edo datorren denbora edo ingurunea. Hitz baten jatorria. Erdal jatorria duen hitza. 3. Eragilea, kausa. Berotegi efektuan dago klima-aldaketaren jatorria. 4. Sorlekua, jaioterria. 5. Adierazten den herrian sorlekua duena. Amezketako jatorri bat Gipuzkoan jaioa, izena Juan de Amezketa zuena. 6. MAT. Koordenatu-sistema batean, zeroaren posizioa; koordenatu-sistema cartesiarrean, ardatzek elkar ebakitzen duten puntua.
Atzera