Kenya (estatua)

(swahiliz Jamhuri ya Kenya; ing. Republic of Kenya). Afrikako E-ko estatua. Mugak: I-an Sudan eta Etiopia; E-an Somalia eta Indiako Ozeanoa; H-an Tanzania; M-an Uganda eta Victoria aintzira. Hiru goi-lautadak (I-koak, erdikoak eta M-koak) eta itsasertzeko eskualdeak osatzen dute erliebea. Erdiko eta M-ko goi-lautadak Afrikako E-ko haustura handiaren (Rift Valley) adar baten bitartez bananduta daude. Mendi garaiena, Kenya mendia (5.199 m), erdiko goi-lautadan dago, parke natural batek inguraturik. M-ko goi-lautada da garaiena (Elgon, 4.321 m). Itsasertzeko eremua, laua eta altitude txikikoa, zingiratsua eta hareatsua da. Tana da ibai nagusia (804 km). Aintzira handi eta garrantzitsuak daude: Rodolfo (8.600 km2) H-an eta Victoria (Kenyarenak 5.700 km2) HE-an. Ekonomiaren oinarria nekazaritza da: kafea, tea, azukre-kanabera eta platanoak. Turismotik lortutako diru-sarrerek merkataritza-balantzaren defizitaren zati bat estaltzen dute.



Atzera