Kirgizistan
Erdialdeko Asiako estatua, Txinako mugan. Mugak: I-an Kazakhstan; H-an Txina eta Tadjikistan; M-an Uzbekistan eta Kazakhstan. Oso menditsua da (Altai mendikatea, Tian mendiak); bailara eta arro ugari dago. Abeltzaintza (ardiak) eta ureztapeneko laborantza eta nekazaritza intentsiboa (zerealak, barazkiak, tabakoa, kotoia) dira jarduera nagusiak.
Historia. Errusiak konkistatu eta Turkestanera batu zuen (1865-67). 1924: Errusia barruan Kara-Kirgizko eskualde autonomo izan zen. 1926: Kirgiziako errepublika autonomo bilakatu zen eta 1936an errepublika federatua. 1990: lehen hauteskunde libreak egin ziren. 1991: Kirgiziako Sobiet Gorenak independentzia aldarrikatu zuen. Askar Akaiev izan zen errepublikako lehenengo lehendakaria. 1992: NBEn sartu zen.
Atzera