Landa Alvarez de Carballo, Nicasio

Militar, mediku eta idazle nafarra (Iruñea, 1831-91). Filosofia eta medikuntza ikasi eta armadako medikua izan zen. Marokoko gerran O'Donnell eta Prim jeneralen aginduetara egon zen (1859). Kanarietara joan zen han zabaldutako sukar horiaren epidemia kontrolatzera (1863). Franko-prusiar gerran ere parte hartu zuen (1870). Bigarren Karlistadan, liberalen mediku izan zen; nazioarteko gerra ez izan arren, Gurutze Gorriak parte har zezan lortu zuen. Asociación Éuskara de Navarra elkarteko fundatzaileetakoa eta Revista Éuskara aldizkariaren sortzaileetakoa izateaz gain, garaiko hainbat aldizkari nafarretan parte hartu zuen. La campa-a de Marruecos. Memorias de un médico militar, 1860; Análisis de las aguas bicarbonatadas-cloroyodunadas, s-dicas de Burlada, 1880 eta La embriaguez y sus efectos f'sicos, 1884 medikuntza-liburuez gain, historia orokorrekoak ere idatzi zituen (El derecho a la Guerra conforme a la moral, 1867; Los primeros cristianos de Pompei-polis, 1891 etab.). - Santos (Iruñea, 1843 - Santander, 1904), aurrekoaren anaia. Filosofia eta Letrak ikasi zuen. Errepublikako Gorteetan Tafallako diputatua izan zen (1873). Páginas de la historia de Navarra, puestas en verso para uso de las Escuelas (1886) eta Don Sancho el de Peñalén. Leyenda tradicional de la Historia de Navarra (1887) idatzi zituen.



Atzera