Liebknecht
Politikari alemanak. - Wilhelm (Giessen, 1826 - Charlottenburg, 1900). Londresen Marx ezagutu zuen (1850). Alemaniako Langile-Alderdi Sozialdemokrata sortu zuen 1869an, August Bebelekin batera. Reichstageko diputatua izan zen 1874-1900 bitartean. - Karl (Leipzig, 1871 - Berlin, 1919), aurrekoaren semea. Alderdi sozialdemokrataren ezker muturreko taldeko burua izan zen Prusiako eta Alemaniako parlamentuetan. Liga Espartakista sortu zuen (1916) eta esku izan zuen Alemaniako Alderdi Komunistaren sorkuntzan (1918). Matxinada espartakistan hil egin zuten.
Atzera